Tailer didaktikoak
Irakurtzen dugun pixkatxo bat, entzuten dugun pixka
bat gehiago eta egiten dugun ia dena gorde egiten dugu.
Oinarri hori kontuan hartuta, partehartzaileak eta dinamikoak
diren tailerrak antolatzen ditugu, jakintza eskuratzea
erraza eta motibagarria izan dadin.
Tailer hauen helburua, esperientzia dibertigarri eta
hezitzaileen bitartez, umeen jakin-nahia, imajinazioa
eta sormena piztea da.
Metodologia honen bidez, unitate didaktikoak antolatzen
ditugu edukiak, prozedurak eta jarrerak, formatu desberdinen
bidez lantzeko: tailerrak, jardunaldiak, egun tematikoa,
aste tematikoak, eta abar.
|