Ipuin kontalari
Edozein ume gozatzen eta alai ikusi nahi badugu, ipuinak
baliabide ezin hobeak dira beti. Gainera ipuinek umeen
zentzumen desberdinak eta ulermen gaitasuna garatzen
ere laguntzen dute.
Gure ipuin-kontalariek, eduki hezitzaileez beteriko
ipuin zoragarriak kontatzen dituzte: Ingurugiroaren
babesa, norberaren gorputzarekiko ohitura osasungarriak,
bakezaletasuna, sexu, arraza, kultura edo bestelako
diskriminazioen gaitzestea... Gure ipuinen bitartez
umeak helburu eta balore horiek barneratzea lortzen
dugu.
Ipuinaren ordua:
Ikasi, gozatu eta hunkitzeko tartea. Ipuin kontalari
batek egindako ipuinen kontaketa irakurketarako gonbidapena
izango da, solidoa epe ertain luzera.
Iraupena: 55 minutu.
Adina: 3 urtetatik aurrera. Narrazioaren
forma eta edukiak taldearen adin eta ezaugarrien arabera
moldatu ohi ditugu. Haur Hezkuntzako 1go, 2. eta 3.
umeentzat eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. umeentzat
zuzenduta.
Beharrak: Leku aproposa: “goxoa”.
|